Itxi

Faktoria

Xabier Alkoaz, zinegotzia

'Kaltea handia da, eta Tafalla hondamendi zonalde izendatzea eskatu dugu'

Xabier Alkoaz Tafallako zinegotziak aurreratu digu balantzerik ez dutela egin oraindik, baina kalteak handiak direla eta diru asko galdu dela.

  • Tafallako irudi bat. Argazkia: Iñaki Guridi

    Tafallako irudi bat. Argazkia: Iñaki Guridi

    3:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tafallan Zidakos ibaia gainezka egiteak kalte material handiak eragin ditu. Xabier Alkoaz zinegotziak 'Faktoria' magazinean hitz egin du, Udalean urgentziazko osoko bilkura egin ostean. Aurreratu duenez, balantzerik ez dute oraindik egin, baina "herria desastre dago", galera handiak izan dira dendetan eta etxe asko hondatu dira. Herria hondamendi zonalde izendatzeko eskaria egin dute, eta Nafarroako eta Espainiako gobernuekin hitz egin dute laguntza eskatzeko. Nafarroako jarduneko gobernu lehendakari Uxue Barkos, Manu Aierdi eta beste hainbat kontseilari Tafallara joan direla esan du Alkozek, alkatearekin eta inguruko beste herrietako agintariekin biltzeko.

Zinegotziak azpimarratu duenez, lan-taldeak antolatzeko eta lanean hasteko ordua da, eta suhiltzaile eta poliziarekin koordinatzen ari dira. Herritar askok laguntza eskaini dutela ere adierazi du.