Faktoria
Eneko Andueza
'Udal gobernuetan sartzeko, egonkortasun berme gehiago eskatuko diogu EAJri'
Gobernu koaliziorik osatu ezean, sozialistek Andoain eta Pasaiako alkatetzak hartzea 'negozio txarra' litzatekeela dio PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusiak.
-
Eneko Andueza, PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia
18:01 min
EAJrekin orain lau urte hitzartutako akordioa berrikusi eta hobetu egin nahi du Alderdi Sozialistak eta egonkortasun berme gehiago eskatuta berretsi, adibidez, sozialisten eta jeltzaleen arteko gobernu-koalizioak osatuta. Eneko Andueza Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak 'Faktoria'n azpimarratu du toki bakoitzeko errealitatea aztertuko dutela eta lekuan lekuko irtenbideak bilatuko dituztela baina, beti ere, akordio orokor baten baitan eta gobernuaren egonkortasuna oinarri hartuta. Irungo krisia itxitzat jo duen arren, alde horretatatik, baztertu egin du EAJk bertan oposizioa egitea sozialistei eta baztertu egin du, beraz, Joseba Egibarrek larunbatean egin zien ohartarazpena. 'Guk izan dugu leialtasun bera eskatzen diogu', gaineratu du.
Andoaingo eta Pasaiako kasuei erreparatuta, zehaztu du jakin behar duela jeltzaleek gobernuan sartzeko prest dauden eta hemendik aurrera zein harreman izan nahi duten sozialistekin. 'Andoaingo EAJrekin ezin dugu fidagarritasun asko eduki; Pasaian, berriz, EAJ gobernutik kanpora kokatu da. Gobernuan sartzeko prest ez badaude, negozio txarra', esan du.