Faktoria
Baionako bestak
Besten hasierara beltzez jantzita joateko deia egin dute Baionako peñek
Protesta bakezalea baina ikusgarria egin nahi dute, herriko etxeak bestagunean sartzeko kobratzeko hartu duen erabakia arbuiatu egiten dutela salatzeko.
-
19:21 min
Baionako bestetako hasieran, protesta gisa, beltzez jantzita joateko deia egin dute peñetako kideek, festa gunean sartzeko hiritik kanpoko herritarrei kobratu egingo zaiela-eta. Guilles Barnemougle Haize-hegoa elkarteko kideak 'Faktoria'n adierazi duenez, protesta bakezalea baina ikusgarria egin nahi dute, herriko etxeak aurtengo bestetarako hartu duten erabakia arbuiatu egiten dutela adierazteko, irudi bidez. Barnemouglek azaldu du ulertzen dutela bestak finantziatu ahal izateko diru iturriak bilatzea, baina modu ‘diskriminatzaile honekin’ ez datoz bat: ‘Alternatibak badira, adibidez, enpresetara jotzea. Estudiatu egin nahi dugu hori nola egin eta espero dugu datorren urtean entzunak izatea’, azpimarratu du.
Bestagunean sartzeko kobratzearen alde agertu da, aldiz, Michel Anxordoki Bidarraiko auzapeza. Nafarroa Behereako herri horretan 8-10 euro ordaindu behar dira bestetan antolatutako ekintza-guneetan, ez ordea, 'plazan sartu edo estatura joateko'. Anxordokik jakinarazi duenez, batzorde batek antolatzen dituela bestak Bidarrain eta gazteek etxez etxeko diru bilketa bat egiten dutela aurrez. Herri kanpotik etorritakoek, berriz, ordaindu egin behar dute. ‘Dirua zama handia da’, esan du, ‘norbaitek behar du dirua jarri’.