Faktoria
Nepaletik Aizarnara
Arantxa Gurrutxaga: 'Suku sendatu egingo da'
Nepaletik Aizarnara ekarri du Arantxa Gurrutxagak Suku neskatoa sendatzeko asmoz.
-
Suku eta Arantxa Gurrutxaga
19:31 min
Duela urtebete pasatxo ezagutu genuen Sukuren istorioa, eta gaur 'Faktoria'n Suku bera ezagutu nahi izan dugu, Aizarnan bizi baita azken 6 hilabeteetan.
Aizarnakoa zen Beñat Arrue mendizalea, duela 16 urte Pumori mendian elur-jauzi batek harrapatuta hil zen gaztea. Berari ateratako azken argazkian ageri zen Suku neska txikia, Beñatekin jolasean.
Arantxa Gurrutxaga, Beñaten ama, argazkia hartuta Nepalera joan zen neskatoaren bila. Han topatu zuen Suku eta bertan hasi zuten harremana. Bostgarren bisitaldian oso gaixo topatu zuen Suku, 3500 metroko altueran dagoen etxola batetan eta Euskal Herrira ekartzea erabaki zuten, ospitalera eramateko.
Aizarnara joan gara Suku ezagutzera eta zer moduz dagoen jakitera.