Faktoria
Klima-aldaketa
Itsasoaren tenperatura igoerak espezieen bizi-ohiturak aldarazi ditu
Xabier Irigoien Aztiko zuzendari zientifikoarekin eta Roberto Sorazo Donosti Buceo urpekari taldeko kidearekin gaiaz mintzatu gara
-
Arrainak
17:57 min
Aldaketa klimatikoa egitate bat da. Zientzialarien neurketak eta datuak hor dira, nahiz eta baden, oraindik, aldaketa klimatikoa ukatzen duenik.
Baina, esan bezala, ikerlarien datuak hor daude. Esaterako, Euskal Herriko kostaldean, azkeneko mende erdian, urtero bi milimetro igo da itsasoaren maila. Lurrazalaren zein ozeanoen tenperaturak ere gora egin du eta horrek hainbat ondorio dakartza, besteak beste, itsasoko biodibertsitatearentzat.
Azti Teknaliak Ozeanoetan eta Itsasoan Aldaketa Klimatikoak nola eragiten duen aztertzen dihardu azken urteetan, eta berriki argitaratutako datuen arabera, Kantauri itsasoaren beroketak, bertako arrainak – berdelak edo antxoak, adibidez- eta baita algak eta beste espezie batzuk ere gure kostaldeetatik urruntzea edo desagertzea ekarri du. Eta baita beste espezie berri batzuk agertzea ere, Xabier Irigoien Aztiko zuzendari zientifikoak esan digunez. Roberto Sorazok ere, urazpiko igerialdietan, nudibrankio berriak ikusten hasi direla kontatu digu. Entzun hemen!