Faktoria
Haur errefuxiatuak
Haur errefuxiatuak Europan, bi aldiz galduak
Errefuxiatuekin hartu eman zuzena izan du Ane Irazabalek, eta Europara bakarrik iristen diren haur iheslarien egoeraren berri eman digu.
-
5:48 min
Italia, Grezia eta Serbiara iristea lortu duen adin txikikoekin eta haiekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeekin egon da Ane Irazabal Euskadi Irratiko berriemalea. 'Faktoria'n entzun dugu kronika.
Bereziki kezkatuta ikusi ditu, Nigeriako neska gazteen egoerarekin, prostituzio sareetan harrapatuta gelditzeko arrisku handia duelako. Haurrek kexa da, presio bikoitza bizi dutelako: Europara iritsi nahi dutelako eta euren jaioterrietan gelditu diren gurasoek ez dutelako ulertzen, nola gelditu diren herri batzuetan kateatuta, aurrera egin ezinda.