Faktoria
ELKARRIZKETA
Iren Ibisate, mutil transexuala: “Irakasleak emakumetzat hartzen nau, eta ikastetxeak ez du neurririk hartu”
Eneko Zuberogoitia | EITb Media
Gizarteratzea goi-mailako zikloko irakasle batek ez du bere identitatea onartzen. Agiriak aldatuta izan arren, Txurdinaga Lanbide Heziketako zuzendaritzak bere esku dagoen guztiaegin duela dio.
-
Txurdinaga Lanbide Heziketa zentroa. Txurdinaga LHII
2:52 min
Txurdinaga Lanbide Heziketako zentroan Gizarteratzea ikasten hasi zen iaz Iren Ibisate, trantsizioan erakundeekin izan dituen oztopoak tarteko. Transexualek egunerokoan dituzten trabak konpontzeko lan egin nahi du, egoera horretan izango direnei bidea errazteko.
Hasieratik mutil transexualtzat aurkeztu zen ikaskide eta irakasleen artean, eta ordurako agiri guztiak aldatuta izan arren, zenbait irakaslek emakumetzat hartzen zuten. Hilabeteak aurrera egin ahala, irakasleak jarrera aldatuz joan dira; denak, bat izan ezik. Duela egun batzuk hasi zen bigarren ikasturtea, eta irakasleak ez du aldatzeko asmorik agertu.