Itxi

Baipasa

ELKARRIZKETA

Putas amak, musika-entseguak bideopodcast bihurtuta

ALOÑA BERAZA PEÑA | EITb Media

Musika taldea sortzea da Oiane Aranburu, Lorea Etxarri eta Nahikari Beltzaren asmoa, eta horretarako dute astearteroko hitzordua. Baina, entseguetan hitz eta pitz ordu luzez aritu ostean bideopodcastaren formatua.

  • Baipasan izan dira Putas amak. Oiane Aranburu, Nahikari Beltza eta Lorea Etxarri, hurrenez hurren

    Baipasan izan dira Putas amak. Oiane Aranburu, Nahikari Beltza eta Lorea Etxarri, hurrenez hurren

    28:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oiane Aranburu arkitektoa da, Lorea Etxarri, berriz, irakaslea eta Nahikari Beltza kazetaria eta bideo-egilea da. Bata bestearengandik oso aldenduta dauden hiru lan-esparru, helburu berak elkartuta; musika sortzea.

Dena den, momentuz, asteartetako entsegu orduak bideopodcastaren sorkuntzarako bideratzea erabaki dute. Hiru kapitulu kaleratu dituzte honezkero, eta kaosari buruzko laugarren atala ere bidean da. Amatasuna, kontziliazioa, erditu osteko emakumeen bizitza eta beste hamaika kontu lantzen dituzte Tabakalerako 2deo laborategian grabatzen duten piezan. Bizipen pertsonaletatik abiatutako abenturak dituzte hizketagai, eta gidoiaren sorkuntzatik hasita, grabazioa eta edizioa baita ere beraiek eginikoa da.