Itxi

Baipasa

Gure haria

Bi gauza (edo hamaika!) aldi berean egiteaz

Maialen Otermin | EITb Media

Zure buruak nola egiten du 'klik' batetik bestera pasatzeko? Lau arlo ezberdinetan lau lagun gonbidatu ditugu Baipasara, euren lan egiteko moduaz hitz egiteko. Apunteak ere hartu ditugu.

  • Hainbat gauza aldi berean

    Hainbat gauza aldi berean

    27:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Olatz Ovejero zinegilea da, eta bi dokumental ekoizten ari da aldi berean: 'Iruñea, mon amour' eta 'Hiru bider'. Bakoitzaren nondik norakoak, eta batetik bestera salto nola egiten duen ere kontatu digu.

Imanol Zubeltzu Basque Culinary Centerreko irakaslea (eta ikasle ohia) da. Sukaldean, kozinatzerakoan plangintza zein garrantzitsua den azaldu digu; denbora kudeatzeko gakoak zeintzuk diren, eta ariketa praktiko bat ere elkarrekin egin dugu.

Aiora Jaka itzultzailea da; eleberriak eta testuak itzultzen ditu. Hamaika lan batera egiten ditu, hainbat hizkuntzatan. Berak ere bere buruak 'klik' nola egiten duen kontatu digu.

Eta, bukatzeko, Aitziber Garmendia aktorearekin ere egon gara. Hamaika antzezlan batera egin behar izaten ditunean, eta telebistako lana ere elkartu izan zaionean... bere buruak nola funtzionatzen duen azaldu digu. Madrilen harrapatu dugu, aurki, antzezlan berria estreinatuko du, eta telebistan ere ikusteko aukera izango dugu.