Baipasa
Lantegiak eta lanbideak
Orbea
Tere Beloki | EITb Media
Mallabiako lantegian izan gara bizikletak nola egiten dituzten ikusten eta bide batez, "Baipasa"rako bat aukeratzen.
-
Orbeako langilea Mallabiako lantegian
12:59 min
"Baipasa"n uda partean harreman estua dugu txirrindularitzarekin. Bateko Franziako Tourra dela eta besteko Espainiako Vuelta, izaera ez baina ordutegia aldatuta hasiko da datorren astean "Udako Baipasa". Eta aurten, guk ere bizikleta bat eskuratzea erabaki dugu uda parterako.
Horregatik joan da Tere Beloki ORBEAk Mallabian duen lantegira. Bizikletak nola egiten dituzten ikustearekin batera "Baipasa"ko bizikleta aukeratzera. JOKIN DIEZ, Orbeako harreman publikoen arduraduna aritu zaio anfitrioi lanetan.
Ia mendea darama Orbeak bizikletak egiten. Azken urteak Mallabian baina Eibarren sortutako lantegia da 1830ean pistolak egiteko.