Itxi

Amarauna

Ballet dantzari gaztea

Jurgi Errandonea: "Egunak ordu gehiago balitu, balleta dantzatzen pasako nituzke"

15 urteko andoaindar honek garbi dauka ballet-dantzari profesionala izan nahi duela eta horretarako prestatzen ari da astean 30 ordu entseatuz.

  • Jurgi Errandonea

    Jurgi Errandonea

    22:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lau urtekin euskal dantzetan hasi zen, gero Oinkari dantza taldera igarotzeko.  Aurresku txapelketa irabazi du, baita binakako Dantza Suelto txapelketa ere Onditz Esnaolarekin. Azken honek gonbidatuta Ballet ikuskizun batera joan eta balleta probatzea pentsatu zuten. Orduan konturatu zen Jurgi Errandonea balleta zela bere pasioa.

Gaur egun, Hondarribiko Basque Ballerina eskolan ari da, Amaia Leitzarekin. Mundu osoko dantza ikasleek parte hartzen duten Yagp lehiaketan  Paris eta Bartzelonako semifinaletan parte hartu eta gero, udaberrian Floridara joateko aukera lortu berri du.

Bere ametsa Londres edota Parisko konpainia handiren batean tokia izatea da. Bitartean DBH 4ko ikasketak eta balleteko entsaioak uztartzen dihardu diszplina handiz.