Itxi

Sabel Travel

Murtziatik Euskal Herrira

Laure Ré: "Murtzian ardi beltz sentitzen nintzen, hemen ez"

Inguruan bizitakoagatik aitortu digu hori Laura Ré Lorcarrak. Burgosen Ikusentzunezkoak ikasi ondoren Euskal Herrira etortzea erabaki zuen eta iritsi orduko euskara ikasteari ekin zion.

  • Laura Ré Amarauneko estudioan

    Laura Ré Amarauneko estudioan

    23:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Murtziako Lorcan jaio eta 2018an iritsi zen Euskal Herrira. Gaur egun Pasaian bizi da eta bertako Udalean  Euskara eta Berdintasun saileko zinegoitze da EH Bildu taldetik.

Aitortu digu hasiera hasieratik zeukala argi euskara ikasi beharra zeukala eta abiada bizian lortu zuen gure hizkuntzaz jabetzea. "Ezin dut ulertu nola bizi den jendea kaleetako karteletan dauden mezuak ulertu ezinik"

Murtziara joan ezkero, Lorcako gaztelua  bisitatzeko gomendioa egin digu eta "pikoteorako"proposamena. Halaxe ekarri ditu Amaraunera ere, hegoaldean hain preziatua dituzten pikoteoa. Bazkal garairako, afalordurako... freskagarri batekin hartzeko modukoak.