Itxi

Amarauna

Azaleko gaixotasunak

Bitiligoa, orbain zuriak azalean dituzten bi lagunen testigantza

Maria AGirre | EiTb Media

Ainhoa Artetxe aktoreak eta Izaro Insausti kazetariak bitiligoa dute. Azaleko gaixotasun horrek momentuz ez du sendabiderik, eta onartzea kostatu bazaie ere, ez duela gorrotatzen aitortu du Izarok. Gorputzaren %85ean du bitiligoa Ainhoak, jada azal zuri-zuria duela aipatu du.

  • Bitiligoa eskuetan

    Bitiligoa eskuetan

    13:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Txikitan azaldu zitzaien bitiligoa Izaro Insausti kazetariari eta Ainhoa Artetxe aktoreari. Medikuz mediku ibilitakoak dira, baina mingarria ez den gaixotasun horrekin bizi izaten ikasi dute. Batzuetan, jendearen begirada arraroak jasan behar izaten dituztela aitortu dute. Melanozitoen funtzio falta edo desagerpenaren ondorioz gertatzen da. Melanozitoak gorputzari kolorea ematez arduratzen diren zelulak dira, eta horretarako melanina ekoizten dute.