Itxi

Amarauna

Nekazaritza

Ahabien lehenengo uzta emozio handiz jaso dute Paorra baserriko Irati eta Aitor Goikoetxeak

Duela hiru urte ahabiak landatu zituzten Aiako Paorra baserrian. Irati eta Aitor Goikoetxea anai-arreben proiektu berria da. Hiru urteren ondoren etorri da lehenengo uzta, eta pozik daude jasotako fruituekin. 2.700 landare landatu dituzte.

  • Irati eta Aitor Goikoetxea

    Irati eta Aitor Goikoetxea

    9:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ahabiak modan daude? Horren alde egin dute Aitor eta Irati Goikoetxeak. Hiru barietate desberdin landatu dituzte Aiako lurretan. Udaberri euritsua izan dela eta, pixka bat beranduago jaso dute lehenengo uzta, baina etorri da hainbeste amestutako lehenengo uzta. 2.700 landare landatu dituzte.