Itxi

Amarauna

Sexu abusuak

Irati Goikoetxea, idazlea: "Harritu egin nau hasierako egunetako isiltasun orokortuak"

Marisol Zamora biktimaren ondoan egon nahi izan du Irati Goikoetxea idazleak. Gaztetxoa zela Patxi Ezkiaga poeta eta idazleak egindako sexu abusuak salatu ditu Zamorak. 42 urte behar izan ditu pauso hori emateko.Horrelako bidegabekeria baten aurrean, isilik ez geratzea erabaki du Irati Goikoetxeak.

  • Marisol Zamorari elkartasuna adierazi dio Irati Goikoetxea idazleak

    Marisol Zamorari elkartasuna adierazi dio Irati Goikoetxea idazleak

    16:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irati Goikoetxeak harremana izan du Patxi Ezkiagarekin, baina Marisol Zamorak egindako salaketen aurrean isilik ez geratzea erabaki du. Ezkiaga olerkari galanta izan bazen ere, hark egindakoari onartezina deritzo.