Itxi

Amarauna

NOLA JOKATU AZTERKETETAN

"Gurasoek beldurrak baztertu behar dituzte azterketetan dabiltzan seme-alabekin eta goxotasunez zaindu"

Ainhara Zuazabeitia | EITb Media

Kurtso amaieran azterketetan dabiltzan gaztetxoen gurasoentzat gomendio interesgarriak eman dizkigu Ainara de Migelek. Urnietako Ikasmin ikasketa zentruko irakaslea da orain hogei urte baino gehiagotik, eta ongi ezagutzen du nerabeek zer behar duten garai hauetan.

  • Ainara de Migelek gomendio interesgarriak eman dizkie azterketan dauden gazteei eta haien gurasoei.

    Ainara de Migelek gomendio interesgarriak eman dizkie azterketan dauden gazteei eta haien gurasoei.

    16:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

14.000 gaztetxo inguruk egingo dute Unibertsitatera Sartzeko Ebaluaketa (USE) asteartetik aurrera Hego Euskal Herrian, asteartetik ostegunera Nafarroan eta asteazkenetik ostiralera Bizkaia, Araba eta Gipuzkoan. Kurtso amaierako azterketak ere prestatzen ari dira gainontzeko gaztetxoak ere, eta Amaraunetik aholku batzuk eman nahi izan ditugu Ainara de Migelen laguntzarekin.