Itxi

Amarauna

Zarautzen marrazoa

Z. Argiñano: "Ikaratu egin naiz 3 metroko marrazoa urertzean ikustean. Bideoa egin eta aitari bidali diot"

Aranxta Arza | EITb Media

Segituan birala bihurtu da Zigor Argiñanok igande goiz honetan Zarauzko hondartzan egindako bideoa. Arrantzan ari zela bere begien aurrean izan du urertzeraino iritsitako marrazoa alde batera eta bestera igerian.

  • Peregrino marrazoa Zarauzko hondartzan

    Peregrino marrazoa Zarauzko hondartzan

    4:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxura denez, peregrino marrazoa da Zigor Argiñanok ikusitako hori. Munduko bigarren arrainik handiena, marrazo balearen ondoren. Zeharo harriturik geratu da arratzan ari zela eta aitari bidali dio bideoa. Era berean, igeritara zetorren lagunari abisua pasa dio agian hobe duela uretan ez sartu, marrazoa bistaratu dela eta.

Zigor harritu duen bestea, bideoa zein azkar biralizatu den. Berak aitari bidali dio, elkarrkin aritzen direlako arrantza eta itsaso kontuetan.