Itxi

Amarauna

Kimika

Markel San Nicolasek tesian baieztatu duenez, argazki berezi batekin atzeman daiteke kalamu medizinala

Maria Agirre | IETb Media

EHUko kimikaria da Markel San Nicolas, eta tesia egin du kalamu-landareen hazkuntzaren inguruan. Adituaren arabera, kamera hiperespektrala erabilita kalamuaren CBDa atzeman daiteke. Hain zuzen ere, erabilera terapeutikoa du CBDak eta medikuntzan erabil daiteke.

  • Markel San Nicolas

    Markel San Nicolas

Kalamu landareetan CBDa atzemateko gaur egun dauden teknikak garestiak eta motelak dira. Markel San Nicolas kimikariak tesian frogatu duenez, kamera hiperespektralak eskaintzen duen argazkiarekin informazio kimikoa lor daiteke. Hau da, CBDa atzeman daiteke. Gaur egun medikuntzan erabiltzen daiteke kalamuaren CBDa, minbizia edo esklerosi kasuetan, esaterako. Kimikariak esan duenez, garrantzitsua da kalamu medizinala era kontrolatuan ekoiztea.