Itxi

Amarauna

Orbainak

Doneztebeko Casa Taberna, berrehun urteko historia amaitu da

Itziar Alduntzin | EITB Media

Betiko dendaren itxieraren lekuko zuzenak izan gara Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

  • Resu eta Maria Esther Etxebeste Casa Taberna, 200 urtez irekita egon den familia negozioa ixten

    Resu eta Maria Esther Etxebeste Casa Taberna, 200 urtez irekita egon den familia negozioa ixten

    20:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

1820an zabaldu zuen Martin Tabernak denda txokolatea eta argizaria saltzeko. Orduz geroztik bi mendez Doneztebe herriaren historiaren lekuko zuzena izan da. Baztan, Bortziri eta Malerreka, Nafarroako eskualde horietan dauden herritar guziei eman die zerbitzu berrehun urtez. Resu eta Maria Esther Etxebeste ahizpek itxi dute beti familiaren esku egon den denda. Euren ondoan egon gara une berezi horren berri zuzena emateko.

Entzun Casa Tabernari herritarrek eta dendariek egin dieten agurra.