Amarauna
Aragoitik Arangurenera
Maite Mené: "Beti izan naiz oso militante, baita Euskararekin ere, Zaragozatik Iruñera iritsi orduko"
Aranxta Arza | EITb Media
Biologia ikastera etorri zen Iruñera eta Arangurenen bizi da gaur egun. "Aragoiko rantxoa" prestatu du eta kantu pare batekin konbinatuta dastatu ahal izan dugu, kantautorea baita Maite Mené.
-
Maite Mené, Euskadi Irratiko estudioan kantuan
33:05 min
Maite Mené Zaragozan jaio zen eta biología ikasketak egitera Iruñera etorri. Ordutik Euskal Herriari lotuta bizi da. Matematika-klaseak ematen dihardu gaur egun, Burlatatko Askatasuna institutuan eta horrekin batera kantugintzan ari da. Kantautorea da, "oinutsik ibiltzea" diskoaren egilea. Orain, bigarren diskorako kantuak sortzen harrapatu dugu.