Amarauna
Joaldun izateko ikastaroa
Inauteriak badatozela eta, joaldun izateko ikastaroa eman digute Lazkaoko Jotake taldekoek
Aranxta Arza | EITb Media
Urratsak ondo eginez gero, joareek euren erritmoa hartuko dute eta dunba hotsa berez aterako da. Horretarako inportanteena joareak ondo lotzea dela esan digu Jon Aizpurua taldekideak.
-
Lazkaon, Jotake taldeko hiru kiderekin joaldun ikastaroa hasteko prestatzen
12:44 min
Lazkaoko Jotake joaldun taldean 20 lagun inguru dabiltza. Taloak ere egiten dituzte eta hala Euskal Herrian barna deitzen dieten edozien tokitara joaten dira euren joareak hartuta. Momentuz, euren agendan dira Arroiz, Ustaritz eta Korrika 23rako hitzorduak.