Amarauna
Itsas-garraioa
Mireia Sagardia: "Laukoztu egin dira itsas-garraio kostuak, Itsaso Gorrian dagoen ezegonkortasunagatik"
Maria Agirre | EITB Media
Ategi kooperatibako Garraio eta Logistika arduraduna da Mireia Sagardia. Suezeko Kanala zeharkatzeari uko egiten ari dira hainbat ontzi, eta irtenbide gisa Afrika inguratu behar izaten dute. Bidaia luzeagoa denez, kostua laukoztu behintzat egin dela azpimarratu du Sagardiak.
-
Suezeko kanala arriskutsu bilakatu da
12:59 min
Itsaso Gorrian dagoen ezegonkortasuna dela eta, lantegi batzuetan hasi dira ondorioak pairatzen. Asiatik jaso behar dituzten lehengaiak berandu datoz, ontziek Afrika zeharkatu behar baitute. Ategi kooperatibako Garraio eta Logistika arduradun Mireia Sagardiaren arabera, egoera hori hilabete batzuez luzatuko da.