Amarauna
Lituania ezagutuz
Audra Almanaityte lituaniarrak patata pastela ekarri digu Hendaiako saiora
Aranxta Arza | EITb Media
Kaunas hiri ezagunean jaioa, hogeitaka urte daramatza Euskal Herrian. Piano irakaslea da Orioko Musika eskolan. Berarekin ezagutu dugu Lituaniako paisaia, bizi ohiturak eta Euskal Herrian nola sentitu den urte hauetan.
-
Kaunas. Lituania.
18:51 min
Patata pastela, labean egina hirugihar eta yogur saltsarekin. Horixe izan da Amaraunera egin duen bisitan Audrak ekarri digun janaria. Horrekin batera, aitortu digu, badela euskal pieza bat, Aita Donostiarena, bere piano ikasleei beti erakusten diena.