Sabel Travel
Suitza eta Goizueta
Regina Brücker: "Goizuetako Mandoegi mendiari esker Suitzatik hurbil banengo bezala sentitzen naiz"
Arantxa Arza | EITb Media
Rextia hartuta egin digu bisita. Patata tortilaren itxura du, baina arrautzarik gabe prestatzen dute, patata birrindu eta gurinarekin nahastuta. Suitzari buruz esan digu, besteak beste, hango biztanleek ez dutela hemengoek adinako babesik familiaren aldetik.
-
Regina Brücker Euskadi Irratiko estudioan
28:42 min
Baso ingeniaria da, geografoa eta majisteritza ere ikasia du.Bere esanetan, Euskal herriko basoak ez dira Suitzakoak bezala kudeatzen. Han, izan ere, aldapa handiak daude eta lurrari eusteko garrantzitsua da zuhaitzak baliatzea. Euskal Herrian paisaia desberdina da eta zuhaiz asko egurretarako erabiltzen dira.
Suitzako natura eta berdea maite ditu eta Goizuetako Mandoegik ematen dio aukera hartara hurreratzeko. Goizuetako Zubimuxu aterpetxeko kudeatzaile da gaur egun eta Suitzara bisitan joateko garai egokia Urria izan litekeela esan digu. Berak, mendialderako bidaiak maite ditu.