Itxi

Amarauna

MANTXAKO KANALA IGERIAN

Iskander Sagarminaga: "Azken bi orduak gogorrak izan dira, uztekotan egon naiz, baina azkenean lortu dut"

Iskander Sagarminaga igerilari galdakoztarrak balentria egin du Mantxako kanalean. 11 ordutan zeharkatu du Ingalaterratik Frantziarako itsaso tartea igerian, neoprenorik gabe. Bere bikote Eider Eibarrek lagundu du.

  • Proiektua irudiz iragartzen duen marrazkia.

    Proiektua irudiz iragartzen duen marrazkia.

    18:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iskander Sagarminagak 50 kilometro egin ditu igerian, ur korronteen eraginez Mantxako kanalaren 34 kilometroak 50 bihurtu zaizkiolako. Ingalaterratik abiatu eta Frantziara iristea zen erronka eta lortu du. Baina ederki kostata. Azken zatiari Ametsen hilerria deitzen diote eta orain ulertu du izenaren jatorria. Bere bikoteak, Eider Eibar ilustratzaileak, ondoko itsasontzitik lagundu du, jana, edana eta animoak emanaz. Biekin hitz egin dugu.