Itxi

Amarauna

Greziako istorioak

Nektaria: "Atenaskoa naiz baina sekula ez zait gustatu hiri hori bizitzeko, Euskal Herrian geratuko naiz"

Arantxa Arza | EITb Media

Eleaniztasunari buruzko masterra egitera etorri zen Donostiara 2015ean. Euskararekin maitemindu eta hizkuntza ikasten ari da C2 titulua eskuratzeko asmoz Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Hori da, bere esanetan, hizkuntza ikasteko modurik egokiena.

  • Nektaria Amaraunean

    Nektaria Amaraunean

    21:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sintaxia eta etimologia da erakargarria euskaraz, grekeraz bezalaxe. Euskaldunak itxiak diren estereotipo hori zergatik den ez du ulertzen, Nektariak ez du horrela bizi izan euskaldunekiko harremana.

"Amarauna" saiora egindako bisitan Greziara joanez kero nora joan gaitezkeen galdet diogu eta Atenas ikusi ondoren, Greziako iparraldean dagoen irla gomendatu digu: Samothraki. Mendiak, urjauziak, eta berde asko topatuko dugula aurreratu digu, Euskal Herritarrei gustatzen zaien gisan, eta turismo gutxiago Santorini edota Cretan baino.

Gaur egun Lazkaon bizi da eta ez du asmorik Greziara itzultzeko, oporretan ez bada.