Itxi

Amarauna

LAN ASTEAK MUNDUAN

Iñigo Arratibel: "Hego Koreako eta Japoniako lan aste luzeak euren kulturaren ondorio dira"

Eriz Zapirain | EITb Media

Nazioarteko gaietan aditu den Iñigo Arratibelek munduan dauden lan aste ezberdinen inguruan hitz egin du Amarauna saioko bere tartean. Hego Koreako presidentea 69 orduko lanastea ezartzen saiatu dela kontatu digu. Seuldik aritu zaigu bertan 19 urte daramatzan Unai Urretxo orkestra zuzendaria.

  • Seulgo kale bat

    Seulgo kale bat

    19:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Erresuma Batuan hainbat entsegu burutu dira lau eguneko edo 32 orduko lanastea ezartzeko eta, antza denez, oso emaitza onak izan dituzte. Langileen produktibitatea handitu egin omen da eta aldi berean estres eta gaixotze kopurua nabarmen murriztu. Batzuk diote urte batzuetan oinarrizko lege bilakatuko dela lau eguneko lanastearena.

Kontrako norantzan, Hego Koreak 52 orduko lanastea du ezarria legez eta bertako gobernuak astean 69 orduz lan egiteko aukera zabaltzen zuen lan-erreforma bultzatu du berriki. Bultzatu bai, baina ezarri ez. Ezin izan du ezarri, besteak beste, gazteek protesta egin dutelako! Koreako gazteek garbi esan dute 69 orduko lanastea arriskutsua izango litzatekeela osasunarentzat, eta gaineratu dute kontziliazio arazo ugari ekarriko lituzkeela. Unai Urretxo orkestra zuzendariak honen inguruan hitz egin digu. Nazioarteko gaietan aditu den Iñigo Arratibel, berriz, munduan barrena dauden lan aste ezberdinei buruz aritu da.