Amarauna
IPARRORRATZA
"Perun, Kongresuko oposizioko kideek ez dute hauteskunderik nahi, beren interes propioak babesteagatik"
Ainhara Zuazabeitia | EITb Media
Gobernuaren erantzun bortitza salatu dute aste hauetan Gobernuz Kanpoko Erakundeek, besteak beste suzko armak eta bestelako arma hilgarriak ari delako erabiltzen Polizia.
-
Hirurogei manifestari hil ditu Peruko poliziak azken asteetan.
22:07 min
Iñigo Arratibel nazioarteko adituarekin Peruko Errepublikako egoeraz hitz egin dugu "Amarauna" saioan. Herrialdean ezegonkortasun politiko eta sozialak gora egin du azken asteotan. Pedro Castillo presidente ohia kargutik kendu eta atxilotu zutenetik hilabete igaro da, eta horren ordez ezarritako gobernuaren kontrako protestak ugaritu egin dira. Egoera larri horren erakusle segurtasun-indarren eta manifestarien arteko talkak, horien ondorioz 60 hildako baino gehiago izan direnak.
Irtenbide gisa Dina Boluarte egungo presidenteak hauteskundeak 2024eko apirilera aurreratzeko proposamena aurkeztu zuen, baina, kaleetan dauden milaka manifestariek berehala ospatu daitezen eskatzen dute. Honela, adostasun falta dela medio eztanda sozialaren mamua bertan da.