Amarauna
Kuba
Mikel Sarrionandiak badu Kubarekiko herrimina baina era berean txunditurik dago Euskal Herrian
Aranxta Arza | EITB Media
Habana Altara eramango gintuzkeela aitortu digu. Hantxe jaioa bera eta azken urte eta erdian Durangon bizi da. Onartu du euskaldunak kubatarrak baino itxiagoak direla baina gustura dago hala ere, oriantsu arte interes nahikoa gutxi sortzen zion herrialde eta kulturarekin.
-
Mikel Sarrionandia Euskadi Irratiko estudioan
16:25 min
Kubako jaki esanguratsua eskatuta, arroza ekarri digu babarrunekin Mikel Sarrionandiak, onartuz, ez dela asko aritzen sukaldaritzan eta berak ekarritakoak antza gutxi duela interneten erakusten dituzten platerekin. Gustura bizi da Euskal Herrian, nahiz eta Kubarekin asko gogoratzen den. Turismoaren beharra dutela nabarmendu digu eta egunero-egunero itzalaldiak sufritzen ari direla bere herrikideak.