Amarauna
ERRUSIA-UKRAINA
"Akordiorako aukera mahai gainean izan zuten errusiar eta ukrainarrek baina Boris Johnsonsek zapuztu zuen"
Ainhara Zuazabeitia | EITb Media
Ukrainako inbasioan Errusiak duen ardura alde batera utzi gabe, Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua dira interesatuenak gerra luzatzen, EHUko Zientzia Politikoetako Saileko irakasle eta nazioartean aditu Asier Blasen iritziz.
-
Ukrainako auzoa, gerraren ondorioz txikituta.
22:03 min
Hirurehun mila erreserbistaren mobilizazioa iragarri du Vladimir Putinek. Aldi berean galdeketak ari dira egiten Ukrainako Lugansk, Donetsk, Jerson eta Zaporiyia lurraldeetan, jakiteko Errusiaren parte izan nahi ote duten.
Zazpi hilabete igaro dira Errusiak Ukraina inbaditu zuela, eta Asier Blas nazioartean aditua gonbidatu dugu egoerari buruz hitz egiteko.