Amarauna
Afrika, aurrera
"Afrikak aurrera egin du azken 20 urteetan, baina garapenaren abiadura handitu beharko litzateke"
Juanjo San Miguel kazetariarekin, eta Beñat Arzadun, Mundukideko kidearekin Afrikaren aurrerapenak aipagai. Azken 20 urteetan arlo askotan aurrerapausoak egin dira, baina urrats gehiago egin behar dira Afrikan.
-
Afrika aurrera egiten ari da arlo askotan
21:14 min
Osasunean, ekonomian zein gizarte alorrean aurrerapenak egin dira Afrikan. Munduko Osasun Erakundearen arabera, azken 20 urteetan 10 urtez handitu da bizi itxaropena kontinente horretan. Hala ere, Beñat Arzadun, Mundukide Fundazioko kidearen arabera, Afrikaren garapen erritmoa handitu beharko litzateke. Afrikarrei emigratzeko jartzen zaizkien oztopoak ere salatu ditu. Mundukideko kidearen ustez, krudela da afrikarrei ezarritako migrazio politika.