Itxi

Amarauna

102 urte

Romana Mujika Urretabizkaia, erregina baino hobeto bizi den 102 urteko amona

ARANTXA ARZA | EITB MEDIA

“Uste genuen mundua jango genuela, baina, ez, munduak jango gaitu”. Horixe esan digu Romanak, nabarmenduz, konformidadez bizitzea dela inportantea. Alaba galdu zuen tximistak jota, anaia eraman zion gerrak, baina 102 urterekin duen indarra ikustekoa da.

  • Romana Mujika Urretabizkaia Lazkaoko bere etxean Arantxa Arzarekin

    Romana Mujika Urretabizkaia Lazkaoko bere etxean, Arantxa Arza kazeariarekin.

    24:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

1920ko otsailaren 15ean jaio zen Romana Mujika Urretabizkaia Legorretan. Handik Itsasondoko Ioiaga baserrira joan ezkonduta. Joxe Zubeldiarekin ezkondu eta lau seme alaba izan zituzten. Haietatik bat, tximistak jo, eta bertan hil. Ezin du hori ahaztu Romanak, ezta anaia gerrak eraman zionekoa ere. Madrilen dago ehortzirik. Ioiagako pasadizoak nostalgiaz, baina alaitasunez kontatu dizkigu. Taberna ere bazen baserrian, senarrak soinuarekin jartzen zuen giroaz.

Handik Lazkaora joan zen alargundu zenean baserria handi geratu zitzaiolako. Azken 47 urteotan hantxe bizi da familiarekin, ondo zaindua sentitzen da, maitatua eta konformidadez bizi da, oso ondo.