Itxi

Amarauna

CAFE ROCH

Cafe Roch, 124 urteko bidearen amaiera

MIkel Yarza | EITb Media

Iruñeko Alde Zaharreko Cafe Roch lokal historikoak ateak itxiko ditu bihar. Alboan den Arturo Campion euskaltegiko irakasle eta ikasle bat azken agurra eman diote kafetegiari 'Amarauna' saioan.

  • Cafe Roch ataria. Argazkia: Iruñeko Udala

    Cafe Roch ataria. Argazkia: Iruñeko Udala

    6:52 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jokin Lasa Iruñeko Cafe Rocheko bezero fidela izan da duela 27 urtetik, kafetegitik 20 metro eskasera kokaturiko Arturo Campion euskaltegian irakasle lanetan hasi zenetik. Harekin batera hurbildu da mahaiaren bueltara Josu Abajo ikaslea. Lokal honetara joan ohi ziren eskolak amaitu ostean, baina hori ez da posible izango astelehenetik aurrera. Rochek ateak itxiko ditu. Iruindarrak dira biak ala biak eta Euskadi Irratiko 'Amarauna' saioan gogora ekarri dituzte Roch kafetegiko oroitzapenak eta XIX. mendeko lokalak hiriarentzat duen balio historikoa.