Itxi

Amarauna

KORONABIRUSA

Bego Etxebarria, 14 hilabete bajan: "Ezinbestekoa da covid iraunkorra jasaten dugunon erregistroa egitea"

EITB MEDIA

Covid gaixotasuna gainditu, baina ondorioekin geratu direnen erregistroa egiteko dirulaguntza lortu du Espainiako familia medikuen Fundazioak eta gaixoen zerrenda egingo dute orain.

  • Covid Iraunkorra jasaten dute gaixotasuna gainditu duten batzuek.

    6:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zenbat pertsonek jasaten dute covid iraunkorra? Munduan milioika dira, baina datua zehaztu gabe dago. Espainiako kasuan, erregistroa egiteko dirulaguntza lortu dute long covid (LC) pairatzen duten gaixoek. Bego Etxebarria da horietako bat eta Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan kontatu du zertarako behar duten erregistro hori.

2020ko azaroan kutxatu zen Bego Etxeberria errenteriarra. 14 hilabete egin ditu bajan eta orain beste 6 hilabeterako luzatu diote, besteak beste, arnasa hartzeko zailtasunekin (disnearekin) eta takikardiekin jarraitzen duelako. Bera bezala, beste herritar asko dira covida pasa arren ondorioak denbora luzez jasaten dituztenak baina ez dago jakiterik zehatz zenbat zenbat diren.

Bada orain, Aseguru Etxeen Elkartetik 322.000 euro jaso ditu Espainiako familia medikuen Fundazioak eta horrekin hasi nahi dute REGI-COVID deritzon erregistroa osatzen. Zantzu guztien arabera osasun zentrotik bideratuko dituzte datuak. Etxeberriak erregistroarekin lehebailehen hastea nahiko luke, erregistro horrek ikerketarako bidea irekiko duela eta ikerketak sendabidea ekarriko duela uste baitu.

Erregistro horretan azaldutako jende kopuru altua bada, ikerketari berehala helduko diotelakoan da Bego Etxeberria.