Amarauna
Zea Mays zinemaldian
Aiora Renteria: "Izugarrizko ahalegina egin du Rozalenek kanta ikasten"
Euskadi Irratia | EITB Media
Donostiako Zinemaldiaren irekiera ekitaldian, Zea Mays taldeak 'Negua joan da ta' kantua abestu zuen Rozalén kantariarekin batera. Aiora Renteriak esan duenez, lan handia egin du Rozalenek kantua ikasten, eta bi egun izan dituzte entseguetarako. Pozik geratu dira biak emaitzarekin.
-
Zea Mays eta Rozalén taulagainean.
5:01 min
Ez ohiko eszenatoki batean kantatu du Zea Mays taldeak, Donostiako Zinemaldian. Aiora Renteria kantariak esan duenez, horrelako ekitaldi batean rock kantu bat eskaintzea ez da erraza, eta beraz, ahalegina eskertu du.
Gainera, Rozalén kantariarekin batera abestu du, eta abeslari espainiarrak kantua euskaraz ikasteko egin duen esfortsua goraipatu du. Zinemaldik izarrei buruz galdetuta, Aiorak esan du, Marion Cotillard aktore frantziarra sartzen ikustea, argi bat sartzea bezala izan zela.