Amarauna
Emakumeak Errepidera programa
Lotsa eta beldurra alde batera utzi, eta errepidean ere dagokien lekua izan dezaten
Unai Urreaga Urbieta | EITb Media
Leire Olaberria aritu da beste zenbait lagunekin batera emakumeen artean zaletasuna sustatzeko ahaleginean. Eta lortu dute: 80k hartu dute parte programaren lehen edizioan.
-
Partaideak abiatu aurretik
16:40 min
Batzuk inoiz bizikletan ibili gabeak. Beste batzuk, kilometro batzuk egindakoak, baina lagun taldea falta zutenak. Ama-alabak ere bai eta taldean izena eman dutenak ere bai. Errepideko txirrindularitzak elkartu ditu denak.
"Emakumeak Errepidera" ekimena Gipuzkoako Aldundiaren kirol departamentuaren laguntzarekin jarri dute martxan, eta partaideei segurtasunez eta modu independentean aritu ahal izateko tresnak eskaini dizkiete. "Gurpilak nola aldatu, elkarri erreleboa nola eman, errepidean goazenean gauzak seinalizatzen... gauza asko ikasi ditugu", kontatu digute partaideek.
Zaletasuna badela argi geratu da. Gaur Donostia Zikloturista martxan izan gara horren lekuko.