Amarauna
Bart hil da ''Zuri'' txita
Munduko arrano arrantzale albino bakarraren heriotzaz Edorta Unamunorekin
Jexus Artetxe | EITB Media
Urdaibai Bird Centerreko biologoak adierazi digunez erronka handia zen arrano txita hori bizirik irautea, albinismoa arazo izaten baita animalietan. Gainera, oso ahul eta gutxi hazia zegoen txita.
-
Arrano txita albinoa.
10:05 min
Edorta Unamunoren esanetan, arrano arrantzale espeziea etxekotzea oso zaila da eta horregatik, hain justu, erabaki zuten bere kasara uztea Urdaibai Centerren, Roi eta Landa gurasoen zaintzapean. Amarauna irratsaioan erantsi du biologo-adituak, arrano arrantzalearen txitaldi horretako gainerako bi txitak aurrera aterako direla eta litekeena dela datorren urtean bikote hori beste errunaldi bat egitera etortzea Urdaibaira.