Amarauna
Euskelec
Auto elektrikoak eginez ikasten, etorkizun hurbilera begira
Unia Urreaga | EITb media
Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoen txapelketak talde-lana eta ibilgailu horien ezagutza teknikoa sustatzen ditu, besteak beste.
-
Aretxabaletako taldearen autoa. Argazkia: Aretxabaleta Lanbide Eskola.
12:16 min
Ikasturtean zehar egindako lanaren emaitza erakutsi dute gaur Bilbon Lanbide Heziketako ikasleek.
Euskelec lehiaketaren barruan, % 100 elektrikoa den ibilgailu bat diseinatu eta eraiki behar izaten dute. Motorra eta bateria ematen zaie, eta hortik aurrerakoa taldean egin beharreko lana izaten da, ikasturtean zehar.
Maiatzaren aurrenean proiektua aurkeztu zuten, eta gaurkoa berriz alde praktikoa izan da. Sortutako autoak funtzionatzen duela erakutsi behar izan dute. Balazten proba, azelerazioarena, erresistentziarena... egin behar izan dituzte, horretarako pisurik txikiena duen taldekidea aukeratuta.
19 taldek hartu dute parte. Guk Iurretako ikastetxeko Nagore Iraolagoitiarekin eta Aretxabaletako ikastetxeko Xabat Igartuarekin hitz egin dugu. Baita Gaizka Lazarobaster Tknikako automozioko arduradunarekin ere.