Amarauna
Zaldibar argitu Zalla urteurre
"Elkartasun plaza" fanzinean, Zallan egindako bilkurak marraztu ditu Gorka Belaskok
Zaldibarko hondakindegian Joaquín Beltranen bila jarraitzen dute. Zallan berriz, etxeko eta herrikideak ostegunero elkartzen dira hamar minutuz hura gogoan gertatutakoa argitzeko eskatuz
-
Gorka Belaskoren marrazkia. Zallako plazan herritarrak Joaquín Beltran gogoan erantzunkizuna eskatuz
14:35 min
Urtebete da gaur Eitzagako hondakindegia amildu zela eta Zallan gogoan izan dituzte Alberto Sololuze eta Joaquín Beltran. Haren bilaketan ez etsitzeko eskatzearekin batera, egia jakiteko eskubidea aldarrikatu dute Zallan eta Euskadi Plazan hormairudia jarri dute Zaldibar Argituren ekimenez, ostegunero herriko plazak bilkurak gogoratzeko. Gorka Belaskok egindakoa da irudia. Izan ere, urtebete honetan herrian egin dituen bilkura guztiak marraztu bait ditu eta gaur marrazki horiekin osatutako fanzinea kaleratu du. "Elkartasunaren plaza" jarri dio izena fanzineari. Berrehun ale banatu dituzte. "Amarauna" saioan kontatu digu urtebete honetako bidea.