Itxi

Amarauna

Zaldibarko hondakindegia

"Geurea baizik ez dugu eskatzen: gorpuak aurkitu eta gertatutakoa argitzea"

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu zirela hilabete bete denean, agerraldia egin dute bi langileen senideek.

  • Alberto eta Joaquinen senideek egin duten agerraldia

    Alberto eta Joaquinen senideek egin duten agerraldia

    6:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Helene Alberdi Albertoren ilobak dolua egin ezina oso gogorra ari zaiela egiten kontatu digu. Orain lehentasuna gorpuak erreskatatzea dela, eta ondoren ardurak eskatuko dituztela gaineratu digu: "akats oso larriak egin dira, errudunak daude eta errudun horiek ordainduko dute". Bestetik, batzorde bat eratzea nahi dute informazioa era zuzenean jasotzeko, eta familien abokatuak bertan parte hartu ahal izatea eskatzen dute. Bestalde, agintarien enpatia faltan bota dutela azaldu digu, aldiz herritarren berotasuna eskertu du, eta baita erreskate lanetan ari direnen ahalegina ere. Azkenik, Verter Recycling enpresako burua ez dela familiengana dolua agertzera hurbildu jakinarazi digu.