Sanferminak
Sanferminak 2016
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Udalak produktu kimiko bat aplikatuko du entzierroen ibilbidean, lasterkarien eta zezenen segurtasuna handitzeko.
San Fermin jaiak hasteko azken ukituak ematen ari dira Iruñean. Argazkia: EFE
Iruñean azken ukituak ematen ari dira San Fermin jaiei hasiera emateko dena prest egon dadin. Izan ere, jaiak txupinazoaren jaurtiketarekin hasiko dira asteazken honetan, uztailaren 6an, eta uztailaren 14ra arte iraungo dute.
Iruñeko Udalak ohar baten bidez adierazi duenez, entzierroaren arauak azaltzen dituen bideo bat jarriko dute lasterketa hasi aurretik. Modu horretan, korrika egiten ari direnek ezin dutela argazkirik atera edo bideorik egin gogorazi nahi dute. Gainera, arropa aproposa eramatea derrigorrezkoa dela gaineratu dute; izan ere, motxilak edo txankletak daramatzatenek ezin izango dute entzierroetan parte hartu. Era berean, zezena ukitzea edo bere arreta deitzea erabat debekatuta dago.
Alde horretatik, Udalak esan du arau horiek urratzen dituztenei zigor ekonomikoa jarriko diela, eta iaz bederatzi pertsonari jarri zietela jakinarazi du.
Beste alde batetik, egunotan Iruñera heltzen direnek Frantzisko Deuna ikastetxe publikoan utz dezakete euren ekipajea. Zaindegiak astelehen honetan ireki ditu ateak, 08:00etan, eta zerbitzua uztailaren 15era arte emango du, 14:00ak arte.
Geruza ez-labaingarria
Iruñeko Udalak iragarri duenez, lasterkariei eta zezenei labaintzea eragozten dien produktu kimikoa emango dute 23:00etan Udaletxe plazan, Mercaderes kalean eta Estafeta kaleko bihurgunean.
Iruñeko Udalak 2006tik ematen du produktu kimiko hori, entzierroetako segurtasuna indartzeko asmoz. Izan ere, horri esker, lasterkariek eta zezenek arrisku gutxiago dute lasterketan zehar.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa