Herriak eta Hiriak
BILBOKO JAIAK
Hauek izango dira 2019ko Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko hiriburuko jaiak girotzeko hautatutako enpresa piroteknikoak Erresuma Batutik, Frantziatik, Portugaldik, Madrildik, Valentziatik, Zaragozatik eta Ourensetik etorriko dira.
-
2018ko Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak. ETBko bideo batetik ateratako argazkiak.
Mundu mailan ospea duten zazpi konpainia pirotekniko arituko dira Bilboko Aste Nagusian, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketaren 29. edizioan.
Erresuma Batuko, Frantziako, Portugalgo, Madrilgo, Valentziako, Zaragozako eta Ourenseko pirotekniek bi sari lortzeko aukera izango dituzte, Ikusleen eta Epaileen saria, abuztuaren 17tik 23ra, 22:30etik aurrera:
- Abuztuak 17, larunbata: Vulcano Piroteknia (Madril)
- Abuztuak 18, igandea: Brezac Artifices (Frantzia)
- Abuztuak 19, astelehena: Caballer FX (Valentzia)
- Abuztuak 20, asteartea: Fully Fused Fireworks (Erresuma Batua)
- Abuztuak 21, asteazkena: Zaragozana Piroteknia (Zaragoza)
- Abuztuak 22, osteguna: Macedos Lda. Piroteknia (Portugal)
- Abuztuak 23, ostirala: Xaraiva Piroteknia (Ourense)
- Abuztuak 24, larunbata: Astondoa Piroteknia (Bizkaia) —erakusketa gisa, lehiaketatik kanpo—