Herriak eta Hiriak
SANFERMINAK
Hiru korrikalari adarkatuta, Sanferminetako lehen entzierroan
EITB.EUS
Igandea izaki, jendetza batu da aurtengo lehendabiziko entzierroan. 2 minutu eta 41 segundu behar izan dituzte zezenek ibilbide osoa egiteko.
Hiru korrikalari adarkatu dituzte Salamancako Puerto de San Lorenzo ganadutegiko zezenek, aurtengo sanferminetako lehendabiziko entzierroan. Azkarra eta tentsio handikoa izan da lasterketa. 2 minutu eta 41 segundu behar izan dituzte zezenek ibilbide osoa egiteko.
Ospitaleek zabaldutako informazioaren arabera, adarkatuez gain, beste bi pertsona zauritu dira, buruan kolpea hartu ondoren.
Igandea izanda, jendetza batu da entzierroak zeharkatzen dituen karriketan.
Estafeta kalearen amaieran, zezenetako bat erori eginda, eta une arriskutsuak eragin ditu. Azkenean, itzainen laguntzarekin, zezen-plazaraino bideratzea lortu dute, eta arazorik gabe sartu da ukuilura.