Herriak eta Hiriak
Inauteriak
Hauek dira Bilboko Aratusteak iragartzeko kartel finalistak
eitb.eus
Herritarrek urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra eman ahal izango dute botoa.
-
Bilboko Aratusteetako kartel finalistak
Bilbok baditu sei kartel finalistak aurtengo Aratusteak iragartzeko. Otsailaren 28tik martxoaren 5era bitartean izango dira inauteriak Bizkaiko hiriburuan.
Aurkeztutako 83 kartelen artean aukeratu dituzte finalistak. Aurten iazko kopurua bikoiztu da. Aurkeztutako kartel gehienak Bilbokoak dira, baina badira Nafarroatik, Gasteiztik, Murtziatik, Valentziatik, Aragoitik, Kataluniatik, Extremaduratik, Leonetik, Madriletik, Andaluziatik eta Tenerifetik ere heldutakoak.
HERRITARREN BOZKETA
2019ko Aratusteetako irudi irabazlea sistema mistoaren bidez aukeratuko da; herritarren bozketak (% 75eko balioa izango du) izango du pisurik handiena. Gainerako %25a epaimahaiaren botoen araberakoa izango da.
Herritarrek urtarrilaren 31tik otsailaren 6ra bitartean eman dezakete botoa. Horretarako, agiriren bat erakutsi beharko dute: NANa, gidabaimena edo horien antzekoren bat. Bozketa bi modutara egin ahal izango da: Euskal Moseoan, edo Udalaren webgunean.
Hauek dira kartel finalistak: