Itxi

Herriak eta Hiriak

Sare sozialak

Hemendik aurrera Twitteren ere izango da Metro Bilbao

Agentziak | Erredakzioa

Metro Bilbaok sare sozialetan duen eragina indartu du, gaurtik aurrera, Facebook eta Instagram sareetan izateaz gain, Twitterren ere izango baita.

  • Metro geltoki bat

    Metro Bilbao. ETBren bideo batetik ateratako argazkia

Metro Bilbaok kontua zabaldu du Twitterren sareko komunikazioa indartzeko. Horrela, gaurtik aurrera, Facebooken eta Instagramen kontuak izateaz gain, Twitterren ere izango da.

Konpainiak jakitera eman duenez, hasiera batean bi eletan (euskaraz eta gaztelaniaz) publikatuko dute, eta atzerriko hizkuntzetan ere arituko dira gerora.

Gainera, Metro Bilbaok modu koordinatuan kudeatuko ditu bere sare sozial guztiak estrategia digitala betetzeko eta behar duen jende guztiarengana ondo heltzeko.

 

 

Aurtengo maiatzean Instagramen hasi zen Metro Bilbao, eta 2.400 jarraitzaile baino gehiago bildu ditu zazpi hilabeteotan. Aurretik, 2010eko abenduaren 21ean, Facebook erabiltzen hasi zen, eta, gaur arte, 16.604 jarraitzaile batu zaizkio.

Metro Bilbaok San Tomas egunaren bezpera aukeratu du online komunikazio hori indartzeko, San Tomas eguna metroa gehien erabiltzen den egunetako bat delako.