Itxi

Herriak eta Hiriak

Bermeo

Aparkaleku berria egingo dute Gaztelugatxerako sarbidea hobetzeko

Agentziak | Erredakzioa

620.000 euroko aurrekontua izango du, eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak ordainduko dute.

  • Gaztelugatxe. Argazkia: Alberto Zorrilla

    Gaztelugatxe. Argazkia: Alberto Zorrilla

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bermeoko Udalak aparkaleku berria egingo dute Bizkaiko udalerri horretan Gaztelugatxerako sarbidea hobetzeko asmoz.

Aparkalekuak 620.000 euroko aurrekontua izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak 515.000 euroko inbertsioa egingo du, eta Bermeoko Udalak, 110.000 eurokoa.

Idurre Bideguren Bermeoko alkateak nabarmendu duenez, Gaztelugatxeko Donianera joaten diren bisitarien % 64 Bermeotik iristen dira. Udalaren helburua portzentaje hori handitzea da, Bermeoren eta Gaztelugatxeren arteko lotura indartuz, "masifikazioak saihestuz" eta "gure ingurumena eta nortasuna babestuz".

Bizkaiko Foru Aldundiak bildutako datuen arabera, aurtengo ekainaren 15etik irailaren 30era arte, Gaztelugatxek 309.233 bisitari eduki ditu, eta, beraz, % 2,94ko igoera izan da iazko datuen aldean. Igoera hori gorabehera, bisitarien sarrera kontrolatzeko sistemen ondorioz, pertsonen joan-etorriak hobeto arautu dira, pilaketa gutxiago egon dira, eta, oro har, "bisita esperientzia hobea" izan da.