Herriak eta Hiriak
Datorren urtean
Volotea konpainiak Napoli, Oporto eta Alacanterako hegaldiak eskainiko ditu Loiutik
Agentziak | Erredakzioa
Aurten 50 lanpostu sortu dituzte Bilbon, eta urtea amaitu aurretik lantaldea handitzea aurreikusi du konpainia horrek.
-
Bilboko Aireportua. Artxiboko argazkia: Xabier Elguezua
2019ko apiriletik aurrera Volotea konpainiak Napoli, Oporto eta Alacanterako hegaldiak eskainiko ditu Bilboko Aireportutik. Arrazoi horregatik, 250.000 eskerlekutik gora jarriko ditu salgai.
“Urrira bitartean lortutako emaitza oparoak ikusita, aurtean iaz baino 100.000 bidaiari gehiagori eskaini diegu gure zerbitzua”, esan du Iñaki Aguirre Voloteako finantza arloko zuzendari nagusiak.
Konpainia horrek ohar baten bidez jakinarazi duenez, aurten 50 lanpostu sortu dituzte Bilbon, eta urtea amaitu aurretik lantaldea handitzea aurreikusi du.