Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilboko Aste Nagusia

Itsasadarrera saltatzen duten gazteen aurka jardutea aztertzen ari da Bilboko Udala

O.J. | EiTB.EUS

Juan Mari Aburto alkatearen ustez, 'izugarrizko astakeria' da Areatzako zubitik salto egitea, eta 'zentzuz' jokatzeko eskatu du 'ezbeharrik ez gertatzeko'.

1:38

Juan Mari Aburto Bilboko alkatearen iritzian, "izugarrizko astakeria" da gazte batzuek itsasadarrera salto egitea, eta "zentzuz" jokatzeko eskatu du "ezbeharrik ez gertatzeko". Halaber, zubi inguruan dauden herritarrei eta "zerbait arraroa" ikusten dutenei inplikatzea eskatu die, zoritxarreko gertaerarik izan ez dadin.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa batean, Aburtok azaldu du Bilboko itsasadarrak Gerra Zibilean suntsitu zen zubi baten hondakinak dituela, eta itsasbehera dagoen egun batzuetan ikus daitezkeela.

Halaber, Itsasadarrera salto egitea debekatzen duen udal ordenantzarik ez dagoela esan du, "bigarren pisutik nork bere burua botatzea debekatzen duenik ez dagoen bezala", baina beste ordenantzaren batean oinarrituta gazte horien kontra jardun ahal duten aztertuko dutela nabarmendu du. Etorkizunari begira, "pausoren bat eman behar izanez gero, eman egingo dugu", gaineratu du.

 

 

 

Areatzako zubia ixteko aukeraz galdetuta, sartzeko eta irteteko lekua dela adierazi du, eta pauso hori emateak "jendearen joan-etorria asko mugatuko luke" eta herritarrak babesteko "arazo gehiago" eragingo lituzke, azaldu du.

Astelehenean festa nagusitu dela esan ahal izatea espero du alkateak, eta horretarako, "zentzua erabiltzea besterik ez da behar", azpimarratu du.