Itxi

Herriak eta Hiriak

Agurain

Suhiltzaileek Aldanondo gaztandegiko hozte lanekin jarraitzen dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sutea biltegi inguruan piztu zen, eta bertan zeuden material sukoiek eragin zuten bi milioi kilo zituen gaztandegia kiskali izana.

  • Suhiltzaileak Aguraingo Aldanondo gaztandegiko sutean lanean. Argazkia: EITB

    Suhiltzaileak Aguraingo Aldanondo gaztandegiko sutean lanean. Argazkia: EITB

Arabako suhiltzaileek Agurainen kokatuta dagoen Aldanondo gaztandegiko hozte lanekin jarraituko dute egun guztian zehar; astelehen goizaldean piztutako sutearen ondorioz.

Suhiltzaileek adierazi dutenez, nahiz eta ez den inolako foku arriskutsurik bertan, badaezpada hozte lanekin jarraitzea erabaki dute sua berriz ere piztea saiheste aldera.

Sutea biltegi inguruan piztu zen, eta bertan zeuden plastiko, eta ontziak, material sukoiak direnak, dirudienez horiek eragin zuten bi milioi kilo gazta zituen gaztandegia kiskali izana.

Treinta bomberos de cuatro parques -Agurain, Kanpezu, Nanclares y Vitoria- participaron en las labores de extinción del incendio que generó una enorme columna de humo visible a kilómetros de distancia.

Lau parketxetako -Agurain, Kanpezu, Nanclares eta Gasteiz- 30 suhiltzaile aritu dira sutea itzaltzeko lanetan, eta sugarren kea inguru guztira zabaldu da, hainbat kilometratara ere ikusgai izan delarik.