Itxi

Herriak eta Hiriak

ANDRE MARIA ZURIAREN JAIAK

Unax Montejo eta Hiart Nevado izango dira aurtengo Zeledon Txiki eta Edurne

EITB.EUS

Aurten, lehen aldiz, Zeledon Txikik eta Edurnek Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko dute abuztuaren 7an, Zeledon nagusiak egin ohi duen moduan.

  • Unax Montejo eta Hiart Nevado. Argazkia: www.vitoria-gasteiz.org

    Unax Montejo eta Hiart Nevado. Argazkia: www.vitoria-gasteiz.org

Gasteizen hasi da atzerako kontaketa. Larunbatean hasiko dira Andre Maria Zuriaren jaiak, eta Gasteizko Udalak aurtengo Zeledon Txiki eta Edurne aurkeztu ditu: Unax Montejo (Zoroak taldekoa) eta Hiart Nevado (Luken taldekoa), hurrenez hurren.

Gorka Urtaran alkateak eta Estibaliz Canto Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak euritako bana eman diete, hain zuzen ere, haurren egunean (abuztuaren 7an, 12:00etan) jairako deia egin dezaten.

Aurten, lehen aldiz, Edurnek eta Zeledon Txikik Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko dute, Zeledon nagusiak egin ohi duen moduan. Gainera, biak ala biak aldi berean jaitsiko dira San Migel elizatik, hilaren 4an Zeledon jaisten den kable beretik.

Hiart Nevadok "ilusioa eta poza" agertu ditu Edurne izateagatik, eta Unax Montejok udaletxean egindako harrera eskertu du.